Kaxko  Elkartea

Kaxko garbia eta soinurik gabe


“Kaxko garbia” kanpaina abian da
. Txotx denboraldiarekin lotuta, herriak bizi duen egoera salatzeko kanpaina martxan jarrita dago. Sagardotegi garaian kaxkoko bizilagunak egun guztian zehar izugarrizko soinuak jasan behar izaten ditugu. Horrez gain, herria zikinkeriaz beterik ikusi daiteke asteburu oro. Kanpaina honen helburua egoera honi aurre egitea da eta kaxkoko herritarrok denboraldi guztian zehar bizi behar duguna jendeari ohartaraztea.  Jarraian ikus ditzakezue kaxkoan zehar bai kalean baita balkoietan ere jarri ditugun kartelak.